XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Tomas Austin da. Agurtu egin gaitu! - Bigarren kanoikadak zilipurdikatu zuen indijenen txanela eta Duncan-ek tiroz josi aurretik, indijenek erretiratzea nahiago izan zuten.
Berehala, hamar ihesleak, nola jakin gabe, Duncan-en barnean zeuden.
Dena besarkada eta nigar malko bihurtu zen, untziko
Glenarvan-ek itsas haietan zer egiten zuen galdetu zionean, Tomas Austin-ek, harriturik, bere aginduak betetzen zituela erantzun zion.
- Nire aginduak?- esan zion lordak.
- Ayrton izeneko Britanniako marinel batek ekarri zidan urtarrilaren 14ean zeuk idatziriko eskutitza.
- Bertan Zelanda Berri-ko ekialderako bidea har nezan eskatzen zenidan.
- Australiarakoa!- esan zuten denek batera.
- Zelanda Berri-rakoa, jauna! Oraindik hemen dut eskutitza eta irakur dezakegu.
Eta horrela, Tomas Austin-ek zeraman eskutitza irakurtzea pentsatu zuen:
Paganel-ek harritu itxura egin zuen Zelanda Berri-a entzutean.
Mac Nabbs-ek orduan: (...).